Ohartarazpen mezua

Submissions for this form are closed.

Udalekuetan izena ematea

UDALEKU IREKIAK

  • Udalekuak ekainaren 29tik uztailaren 17ra, 10:00tik 13:00ra izango dira.
  • Parte hartu ahal izango dute 2003-2012 urte bitartean jaiotako haurrak (haurrak Bergaran erroldatuta egon beharko du).
  • Udaleku irekietarako San Martin Agirre Ikastetxeko eraikin berria erabiliko da.

IZEN EMATEA

  • Formulario hau maiatzaren 22ra bitartean bete ahalko duzu (maiatzaren 22an gaueko 24:00etatik aurrera jasotakoak ez dute baliorik izango), beranduago jasotako eskaerak ez dira onartuko. 
  • Haur bakoitzeko formulario bat bete beharko duzu.
  • Ordaindu beharreo kuota izena emandako seme-alaba kopuruaren araberakoa da: Lehenengo seme-alaba: 50,50€Bigarren seme-alaba: 45,45€; Hirugarrena eta hurrengoak: dohainik
  • Formularioa betetzen hasi aurretik, konprobatu eskura duzula beharrezkoa den informazio guztia: osakidetzako zenbakia, bankuko ziurtagiria. 
  • Plazak mugatuak dira: eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago badaude, zozketa egingo da.
  • Ekainaren 17an, asteazkena, Zabalotegi aretoan arratsaldeko 18:00etan bilera egingo da guraso guztiekin taldeak, begirakeak, e.a., zehazteko. 

ORDAINKETA NOLA EGIN

Ordainketa formularioa bete orduko egina egon beharko da, transferentzia bidez, kontu hauetako batean:
  • Laboral Kutxa: 3035 0009 16 0090900017
  • Kutxabank: 2095 5070 71 1062071534

Ordainketa egiterakoan zehaztu haurraren izen abizenak eta gero udalekuak hitza jarri. Adib.: Nere Agirre Gomez - udalekuak.

Formularioa osatu