Helburua: 
Bergarako Udaleko eta beste hainbat erakunde publikotako (Euskadiko beste udalak, Foru Aldundiak, Osakidetza...) zerbitzu telematikoetan identifikatu eta izapideak egiteko, B@kQ
ziurtagiri kualifikatua eskura daiteke Bergarako Udalean.
B@kQ pertsona fisikoak elektronikoki identifikatzeko baliabide bat da, kautotzeko eta sinatzeko aukera ematen duena. Elementu hauek osatzen dute: erabiltzailearen NAN, pasahitza, eta 16 karaktere alfabetiko eta numeriko dituen koordenatu-joko bat.
Ziurtagiria eskuratzeko, IDENTIFIKAZIO PRESENTZIALA behar da; horregatik, beharrezkoa da udaleko Idazkaritzara edo Agorrosinera bertaratzea NANarekin.
Norentzat: 

16 urte beteta eta gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa duen edonork.

Aurkezteko epea: 

Edozein momentuan.

Orriak