IV.2.4. ATALA.- KOMUNITATE-EKIPAMENDUKO SISTEMA OROKORRETARAKO LURZORUAN JARDUKETAK EGITEKO ORDENANTZA BEREZIAK

99. artikulua.- Aplikatzeko araubidea:

Ordenantza hauek aplikatuko dira Plan Orokor honen arabera Komunitate-Ekipamenduen Sistema Orokorretarako den lurzoruan eta eraikinetan; ekipamenduok Ordenantzetako 15. artikuluko F puntuan sistematizatu dira.

100. artikulua.- Jarduteko baldintza orokorrak:

Lehendik dauden eta aurreikusten diren Sistema Orokorrak ezartzerakoan bete behar diren baldintza orokorrak sistema horien eremuei dagozkien Hirigintza-Fitxetan zehazten dira.

Eraikin berri guztietan edo lehendik daudenak berriztu eta handitzerakoan, Ordenantza hauen IV.2.1 ATALean jasotako xedapen guztiak bete beharko dira puntu hauei buruz: “Eraikuntzaren Bolumen-Baldintzak”, “Segurtasun-Baldintzak”, “Baldintza Estetiko Orokorrak” eta “Baldintza Estetiko Bereziak Hirigune Historikoan”. Hortik salbuetsiko dira aldatu beharko diren baldintzak, hau da, sistema orokor gisa garatu beharreko jarduera baten araudi berezi bat aplikatzerakoan baldintzak aldatu beharra badago.