Misioa, bisioa eta baloreak

Misioa

Bergarako Udala bergararren ongizatea eta bizi-kalitatea bermatzea eta herriaren garapen sozio-ekonomiko orekatua sustatzea helburu duen gobernu-administrazioa da. Horretarako Hainbat zerbitzu era efizientean antolatzen edota eskaintzen ditu, batzuetan bakarka eta beste batzuetan entitate publiko zein pribatuekin elkarlanean.

Bisioa

Bergara sozialki, ekonomikoki, kulturalki eta ekologikoki herri orekatu eta kohesionatua izan dadin lortzea eta herritarren ongizatea bermatzea, administrzazio-lan efiziente baten bitartez. Bere eguneroko jardunean herri-nortasuna, solidaritatea, ingurumena eta herritarrekiko harreman hurbila bultzatzen ditu.

Baloreak

Ezarritako misioa betetzeko eta bisioa lortzeko, honako balio hauek sustatzen ditu:

  • Partehartzea, auzolana eta autogestioa: herritarren iritzia eta ekarpenak kontuan hartzea.

  • Gardentasuna: udal kudeaketaren berri zabala, zehatza eta edonork ulertzeko modukoa izatea.

  • Euskalduntasuna: gure hizkuntza erabili ahal izatea.

  • Berdintasuna: herritarrak beren nortasun, ezaugarri eta bereiztasunekin onartuak izatea.

  • Iraunkortasuna: ahalik eta baliabide gutxien erabiltzea zerbitzua ematerakoan.

  • Efizientzia: ahalik eta erosotasun eta azkartasun handiena izatea.