BALDINTZA ESTETIKO BEREZIAK HIRIGUNE HISTORIKOAN

87. artikulua.- Aplikatzeko baldintzak:

Hirigune Historikoko arearako Babes- eta Zaintza-Plan Berezia onartzen ez den bitartean, 96/2003 Dekretuko III. ERANSKINeko 8. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da. 96/2003 Dekretua apirilaren 29koa da eta horren bidez Bergarako Hirigune Historikoa “Kultur Ondasun” kalifikatu zen, “Monumentu Multzo” kategoriarekin. III. eranskin hori oso-osorik jaso da Hirigune Historikoko areari dagokion Hirigintza-Fitxan.