Ondare Naturala

Uxondo. Bergara berdea lorategiak.

Mendiek eraztun edo gerriko berde baten gisa inguratu eta babesten dute herria, Bergaran naturarekiko harremana esku-eskura jarriz.

Hirigunetik atera gabe ere, herriko historia eta bizipen ugari gordetzen dituzten parke eta lorategi ederrak daude.

Deba ibaiak eta bere ertzetik herriko bi kiroldegiak batzen dituen bidegorriak, Agorrosin–Osintxu eta Agorrosin–Labegaraieta bidegorriak aisialdirako aukera ederrak dira.