Gasteizko erailketa matxista gaitzetsi du Udalak

Bergarako Udalak Gasteizen gertatu den erailketa matxista gaitzesten du, eta Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa kolektiboak gaurko deitu duen kontzentrazioarekin bat egiten du. Kontzentrazioa gaur 19:00etan San Martin plazan egingo da eta herritar guztiei dei egiten die bertara etortzeko.