Sara Martinez Alberdiren kartelak iragarriko ditu Aratusteak!

Aurtengoan, lehen aldiz, kartel irabazlea aukeratzerakoan, herritarrek ere izan dute hitza; www.bergara.eus Udal webgunearen bidez beren iritzia boto bidez azaltzeko aukera izan dute. Guztira, 92 herritarrek botatu dute, eta Martinezek horietatik 59 jaso ditu.

Boto horiez gain, Udalaren Kultur Departamentuaren kideen irizpideak batuz erabaki da azkenean kartel irabazlea.