Aratusteetako ekitaldietarako sarreren salmenta: Mozorro Bazkaria, Musika Banda eta Orkestraren kontzertua eta Pirritx eta Porrotxen emanaldiak

Mozorro Bazkaria

EGUNA: Otsailak 6, larunbata

ORDUA: 14:00etan

LEKUA: Seminarioko karpan edo Aranzadiko gimnasioan, eguraldiaren arabera

PREZIOA: 16€. Txartelak salgai ondorengo tokietan urtarrilaren 21ean hasita otsailaren 3ra arte: Pol-Pol, Arrano eta Ariznoa tabernetan. Prezioa: 16 €. Txartelak saltzeko azken eguna: otsailak 3. 

- Alaitasuna errondailak girotuta. 

- Menua: Patatak errioxar erara, erredondoa saltsan, ogia, tarta eta kafea eta edariak. Bergarako produktuekin egindako bazkaria.

- Berogailuak egongo dira. 

 

 

Bergarako Udal Musika Bandaren eta Bergarako Orkestra Sinfonikoaren The love board kontzertua.

EGUNA: Otsailak 5, ostirala

ORDUA: 22:30ean

LEKUA: Bergarako Udal Pilotalekuan.

SARRERA: 8€.

ARATUSTEETAKO KONTZERTURAKO ALDEZ AURRETIKAKO SARREREN SALMENTA

- Internet bidez, www.bergara.eus helbidean urtarrilaren 25ean 18:00etan hasita otsailaren 4ko 19:00ak arte. Bergarako Zabalotegi aretoan urtarrilaren 25etik otsailaren 4ra arte, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara.

- Gehienez pertsonako 6 sarrera erosi ahal izango dira.

- Kontzertu egunean pilotalekuko leihatilan 21:30etatik aurrera. Aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero, emanaldi egunean ez da leihatilarik irekiko.

 

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen Amalur emanaldia

EGUNA: Otsailak 6, larunbata

ORDUA: 15:30ean eta 18:00etan

LEKUA: Bergarako Udal pilotalekua

SARRERA: 6€

PIRRITX ETA PORROTXEN EMANALDIETARAKO ALDEZ AURRETIKAKO SARREREN SALMENTA

- Internet bidez, www.bergara.eus helbidean urtarrilaren 25ean 18:00etan hasita otsailaren 5eko 19:00ak arte. Bergarako Zabalotegi aretoan urtarrilaren 25etik otsailaren 5era arte, astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara.

- Gehienez, pertsonako 6 sarrera erosi ahal izango dira.

- Emanaldi egunean pilotalekuko leihatilan 14:30etatik aurrera. Aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero, emanaldi egunean ez da leihatilarik irekiko.