Elos programan parte hartzen duten ikasleen bisita Laboratorium-en

Laboratorium Jarduera Programaren baitan, “Zientzia eta Humanitateak Europan” gaitzat hartuta, Laboratorium-en izango dira museoa ezagutzeko eta, bide batez, Elos proiektuaren jardunaldi bat bertan egingo da. Bertan, proiektu honetan parte hartzen duten euskal ikastetxeetako 35 ikasle eta irakasle izango dira, guztira.

9:45-10:00: “Bergarako Laboratorium-a: zientzia eta humanitateen bilgune europarra”  hitzaldia

10:00-11:00: Ikasleen aurkezpena:

  • Aniturri BHI: debatea
  • Antigua-Luberri: inkesta
  • Botikazar BHI: rol-play
  • Ekialdea BHI: ikerketa
  • Urola Azkoitia-Azpeitia BHI: filma

11:00-11:30: Ikasleen interakzioa twiterren bidez

11.30-12:00: Museoaren bisita

12.00etatik aurrera Luntx-a eskainiko da

Zer da Elos proiektua?

Azken urteetan  Euro School Net 2000ko sarekide batzuk eta Europako beste 200 bat ikastetxek, horietako bost Euskal Herrikoak, Elos (Europe as a Learning Environment in Schools - Europako ikastetxeetako Ikas Ingurumena) proiektuan lantzen ari dira Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Saileko Pedagogia Berriztatzeko Zerbitzuarekin elkarlanean

Egun Euskal Herriko Elos Basque Country ikastetxeak ondoko hauek dira: Aniturri BHI (Agurain),  Antigua-Luberri (Donostia), Botikazar BHI (Bilbo), Ekialdea BHI (Gasteiz), Urola Azkoitia-Azpeitia BHI.

Elos proiektua bi faktoreren konbinaketa da: Europa ikasi eta Europa esperimentatu.  Klasetik kanpoko europar ikasketa esperientziak garrantzi handikoak dira eta curriculumaren plangintza eta garapeneko alderdi bat izan beharko lirateke.  Horrela bada, Euskal Herriko errealitatetik abiatuta Europako hiritar bezala dagozkien  eskubide, erantzukizun eta aukerei  buruz ezagutzeko, eta hiritar kritiko eta informatuta moduan jarduteko aukera eman nahi izan ikasleei.  Eta, “konpetentzia europar” horiek liburuetan ez ezik beste ikasle gazteengandik eta hainbat adituengandik ere ikas ditzaten nahiko genuke.