Artekalen eta Bidekurutzetan trafiko aldaketak egingo dira

Artekale goizez zabalik izango da motordun ibilgailuentzat (9:00etatik 14:00etara) eta baita ostiral eta larunbat arratsalde-iluntzeetan ere (ostiraletan 14:00etatik 22:00etara eta larunbatetan 19:00etatik 22:00etara).

Bidekurutzeta kalea, aldiz, ibilgailuentzat itxi egingo da ostiral eta larunbat arratsalde-iluntzeetan (ostiraletan 19:00etatik 22:00etara eta larunbatetan 14:00etatik 22:00etara).

Jai egunetan igandeko ordutegia errespetatuko da bi kaleetan.

Aldaketen zergatia

Kale hauetako trafikoan egingo diren aldaketak hein handi batean Bergarako merkatariek Udalari eginiko eskari batean du oinarria. Eskaria aztertu ostean, Udalak Alde Zaharra biziberritzeko dituen asmoekin bat egiten zuela ondorioztatu ondoren, abenduaren 17tik aurrera aldaketa hauek abian jartzea erabaki da abenduko Tokiko Batzordeko Batzarrean.

Aurrerantzean, Alde Zaharreko jarduera ekonomikoa eta elkarbizitza sustatzeko neurri aproposa izan daitekeelakoan hartu da erabakia.

Ibilgailuen gehienezko abiadura 30km orduko

Ordutegiaren arabera, oinezkoek eta ibilgailuek aldi berean erabiliko dituzten espazioak izango dira. Motordun ibilgailuek gehienez 30 km orduko abiadura dute ezarrita; oinezkoek izango dute lehentasuna eta ibilgailuek errespetatu egin behar dituzte oinezkoak.