Ezohiko Udalbatza egingo da gaur 18:00etan

Udalbatza Osoaren ezohiko bilkura egingo du Udalak gaur, ostirala. Udalbatza 18:00etan hasiko da eta hainbat gai landuko dira bertan. Hona hemen lan-zerrenda osoa:

  1. Debagoieneko Mankomunitateak 2015eko azaroaren 12an aurkeztu duen idatzia Udalbatza Osoak 2015eko urriaren 26an behin-behineko izaeraz hartutako erabakiaren aurka erreklamatzeko. (2016ko Kirol Tasak).
  2. EH Bildu udal taldeak aurkeztu duen idatzia Udalbatza Osoak 2015eko urriaren 26an behin-behineko izaeraz hartutako erabakiaren aurka erreklamatzeko (2016ko Kirol Tasak).
  3. Debagoieneko Mankomunitateari hondakinen bilketarako sistema aldatu eta 5. edukiontzia jartzeko eskaera luzatzeko proposamena.
  4. San Martin de Aguirre eskolaren baimen eskaera, eskolari izenaren zati bat aldatu eta San Martin Agirre eskola izena jartzeko.
  5.  Transferentzia bidez egin beharreko kreditu aldaketarako 2015/9 zk.ko espedientea onesteko proposamena.