Bide publikoan terrazak jartzeko udal baimena eskatzea

Izenburua: 
Bide publikoan terrazak jartzeko udal baimena eskatzea
Helburua: 

Legeztatuta dauden ostalaritzako jardueren osagarri gisa, lurzoru publikoa terrazekin okupatzeko baimena ematea, horien baldintza eta ezaugarriak zehaztu ondoren.

Derrigorrezkoa da baimen hau eskatu aurretik kontsulta eginda izatea (“Bide publikoan terrazak lehenengo aldiz jartzeko baimena lortzeko kontsulta” prozedura).

Lizentzien iraupena hilabete natural batekokoa izango da gutxienez, eta baimendutako epealdia bukatutakoan, automatikoki bertan behera geldituko da lizentzia.

Norentzat: 

Ostalaritzako legezko jardueretako (hala nola taberna, jatetxe, kafetegi, gozotegi) pertsona fisiko edo juridikoentzat edo aipatutako jardueren antzekoa emateko baimena dutenentzat.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 

Eskaera orria (F0037) behar bezala beteta

Aurkezteko epea: 

Mugagabea (betiere terraza jarri aurretik)

Eskabidea non aurkeztu: 

BERTARATUTA

BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; larunbatetan: 09:00-13:00 (Ikus zerbitzuaren egutegia)

Harremanetarako:

Telefonoa: 943 779 100

Helbide elektronikoa: idazkaritza@bergara.eus

Departamentu arduraduna:
Idazkaritza
Organo erabakitzailea:
Alkatea
Erabakitzeko epea: 
Eskaerak kontsulta egitean zehaztutako baldintzak betetzen baditu eta eskatzaileak tasa kitatu badu, baimena automatikoki emanda ulertuko da ordainketa egiten duen momentutik, Udalak hamabost laneguneko epean kontrakorik adierazten ez badu
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Baiespena
Legeak eta arauak: 

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 legea. 38, 70 eta 71 artikuluak

Toki erakundeen antolakuntza, funtzionamendu eta araubide juridikoaren Erregelamendua. 151-162 artikuluak

Lotutako dokumentuak: 
Oharrak: 

Eskariak betetzen laguntzeko, normalizatutako eskaera orria du Udalak. Inprimaki honetan behar den informazioa eta dokumentazioa zehazten da; beraz dagokion inprimakia erabili behar da.

Baimen eskaera derrigorrez terraza jarri aurretik aurkeztu behar da.