Zorrak zatika ordaintzeko eskaera

Izenburua: 
Zorrak zatika ordaintzeko eskaera
Helburua: 

Tributuak edo/ta beste edozein zorraren ordainketa modu zatikatuan egin ahal izatea.

Norentzat: 

Edozein zordun edo haren legezko ordezkaria.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 
  • Identifikazio agiriaren fotokopia (IFK, NAN, AIZ, pasaportea ...). 
  • Eskabide-orria behar bezala beteta (Eskaera orokorra, F0001).
Aurkezteko epea: 

Mugagabea.

Eskabidea non aurkeztu: 

BERTARATUTA

BULEGOA: Kontuhartzailetza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; Larunbatetan: 09:00-13:00 (Uztaila, abuztua eta irailean larunbatetan itxita)

Harremanetarako:

Telefonoa: 943 779 164

e-maila: kontuhartzailetza@bergara.eus

Zenbatekoa / Tasak: 

Ez dagokio.

Departamentu arduraduna:
Kontuhartzailetza
Organo erabakitzailea:
Alkatea
Erabakitzeko epea: 
Hilabete bat
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Legeak eta arauak: 

11/1989 Gipuzkoako Hazienda lokalen arautzailea

Urteko Aurrekontuaren Udal Araua

Oharrak: 

Indarrean dagoen Aurrekontuaren Udal Arauak dio:

14. artikulua: Zorrak zatika kobratzeko sistema.

Bergarako Udalarekin zorrak dituen pertsona edo erakunde batek zor horiek zatika ordaintzeko eskaera aurkezten badu, Gipuzkoarako indarrean dagoen legedia aplikatuko zaio.

Eskaera bakoitzaren aurrean, Ogasun Batzordeak baloratuko du abala aurkeztearen derrigortasuna.

Halere, lehendik baldin badu errespetatu gabeko beste eskaera bat, ez zaio eskaera berria onartuko, zor osoa eta interes berrien batuketaren kopurua abalatzen ez badu.