Bide publikoan terrazak lehenengo aldiz jartzeko baimena lortzeko kontsulta egitea

Izenburua: 
Bide publikoan terrazak lehenengo aldiz jartzeko baimena lortzeko kontsulta egitea
Helburua: 

Legeztatuta dauden ostalaritzako jardueren osagarri gisa, lurzoru publikoan terrazak jartzeko baimenari buruzko kontsulta egitea, baita horien instalazio osagarrietarako ere (itzalkinak…).
Lehenengo aldiz terraza bat jarri aurretik, edo aldaketa nabaria ematen denean, ezinbestekoa da kontsulta hau egitea.

Norentzat: 

Ostalaritzako jarduera bat baimenduta duten pertsona fisiko edo juridikoentzat.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 
  •  Eskaera orria (F0058) behar bezala beteta.
  • Okupazioaren azterlana, gutxienez puntu hauek zehazten dituena:
  • Lokalaren kokalekua o Instalazioak hartuko duen azalera
  • Fatxadaren luzera eta ondorioz sortuko diren pasabideen zabalera
  • Dagoen edozein oztopo finkoen berri (trafiko seinaleak, eserlekuak, zuhaitzak, hiri altzariak, etab.)
  • Planoa non jasoko den instalazioak hartuko duen bide publikoaren zatian mahai eta aulkiak nola banatuko diren.
  • Instalatu nahi duen mahai, aulki eta itzalkinen modeloa.
  • Aldamenekoen baimen idatzia. Instalazioak edo okupazioak ezin dira izan establezimenduak duen fatxadaren luzeraren baino handiagoak. Handiagoak izateko aldamenekoen baimen idatzia aurkeztu beharko da.
    Ez da baimen horren premiarik izango, espaloiak 4-5 metro libre utzi eta hortik aurrera eskatutako okupaziorako aukera ematen duenean. Udalak erabakiko du kasu bakoitzean aplikatuko den zabalera
Aurkezteko epea: 

Edozein momentutan, baina okupazioa egin aurretik.

Eskabidea non aurkeztu: 

BERTARATUTA

BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; Larunbatetan: 09:00-13:00 (Ikus zerbitzuaren egutegia)

 

Harremanetarako:

Telefonoa: 943 779 100

e-maila: idazkaritza@bergara.eus

Zenbatekoa / Tasak: 

Ez dagokio.

Departamentu arduraduna:
Idazkaritza
Organo erabakitzailea:
Alkatea
Erabakitzeko epea: 
Hiru hilabete
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Legeak eta arauak: 

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea. 38, 70 eta 71 artikuluak

Toki Erakundeen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua. 151-162 artikuluak

Lotutako dokumentuak: 
Oharrak: 

Tramite hau hasteko eskaera derrigorrez eskabide normalizatua (F0058) erabilita aurkeztu behar da. Inprimaki honetan behar den informazioa eta dokumentazioa zehazten da.

Aldaketa nabaria ulertuko da mahaien kopurua aldatzea, kokalekua, etab.