Erabilera anitzeko etxebizitzarako funtzionamendu araudia

Araudi honen helburua da, betiere adineko pertsona autonomoek udal ardurako etxebizitza-ekipamenduan alojamendua izateari dagokionean, horretarako araudi bateratua ezartzea, sarbide-prozedura arautzea, eta funtzionamendu-arauak zehaztea.

Erabilera anitzeko etxebizitzak Gizarte Zerbitzuen Udal Sareko ekipamenduak dira, oinarrizko alojamendu-prestazioa emateko helburua dutenak; eta Gizarte Zerbitzuek ezarritako arreta-ibilbidearen barruan, pertsona nagusien bizi-kalitatea sustatzeko baliabide espezifikoak dira.