Dokumentuen sarrera-erregistroa

Izenburua: 
Dokumentuen sarrera-erregistroa
Helburua: 

Helburua da herritar, erakunde eta beste administrazio publikoek udaleko departamentu, organo eta zerbitzuei aurkeztutako idatzi eta jakinarazpen guztiak jasotzea, erregistratzea eta dagokion organo edo zerbitzura bideratzea. Dagokion idatzia aurkeztutakoan, bertan zigilua jarri eta erregistroko zenbakia eta data adierazten dira. Interesatuak idatziaren kopia jaso dezake, aurkeztu izanaren agiri-balioa baitu.

Norentzat: 

Udaleko edozein arlori eskabide edo idatziren bat zuzendu nahi dioten guztientzat (pertsona fisiko zein juridikoak)

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 
  • Erregistratu nahi den eskabidea edo idatzia, non honako datu hauek agertuko diren beti:
    • Interesatuaren izen-abizenak eta, dagokionean, ordezkatzen duenarenak.
    • Jakinarazpena edo eskariaren erantzuna jasotzeko helbidea.
    • Tokia, data eta sinadura.
    • Ekintzak, arrazoiak, eskari zehatza eta, nahi izanez gero, udaleko zein sailetara zuzenduta dagoen.
  • Prozedura araututa balego, dagokion dokumentazioa.

OHARRAK

  • Administrazioak eskatu egin dezake nortasunaren edo ordezkaritzaren agiria azaltzea.
  • Eskaria indartzeko agiriak aurkeztu daitezke.
  • Kopiak aurkeztuz gero, eta konpultsatuak izatea eskatzen bada, jatorrizko agiriak ere aurkeztu beharko dira.
Aurkezteko epea: 

Edozein momentutan. Dena den, prozeduraren arabera zehaztuta egon daiteke.

Eskabidea non aurkeztu: 

BERTARATUTA

 

BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua

 

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; Larunbatetan: 09:00-13:00 (Ikus zerbitzuaren egutegia)

 

Harremanetarako:

Telefonoa: 943 779 100

e-maila: idazkaritza@bergara.eus

 

BESTE ERA BATZUK

30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako entitateetan (Posta-bulegoak, Estatuko Administrazio Orokorreko erregistroak, Autonomia Erkidegoetakoak, eta Espainiak atzerrian dituen enbaxada eta kontsuletxeetakoak).

Eskariak posta bulegoan aurkezten badira, postazal irekian aurkeztu behar dira, data eta beste datuen zigilua ipintzeko. Ondoren, ziurtagiriaren bidez bidaliko da, eta bidalpenaren erreziboa emango da.

Zenbatekoa / Tasak: 

Ez dagokio

Departamentu arduraduna:
Idazkaritza
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Legeak eta arauak: 

Azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea: 38., 70. eta 71. artikuluak.

2569/1986 Errege Dekretua, Toki Erakundeen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onartzen duena: 151-162 artikuluak

Oharrak: 

Eskariak betetzen laguntzeko, udalak normalizatutako eskabideak ditu. Inprimaki-mota bakoitzean, tramite hori burutzeko behar den informazioa eta dokumentazioa zehazten da; beraz, tramite bakoitzari dagokion inprimakia erabiltzea gomendatzen da.

Tramite zehatz bat egiteko inprimakirik ez balego, normalizatutako eskabide orokorra ere erabili ahal izango da. Hala ere, ez da derrigorra inprimaki horiek erabili behar izatea.

EZ dute administrazio-espedienterik hasiko udaletxera fax-ez edo posta elektronikoz bidalitako idatziek, ezta egindako abisuak, kexak edo iradokizunak ere (ez udaletxean zuzenean aurkeztutakoak, ez Herritarren Postontziaren bidez bidalitakoak).