TAO egoiliarren txartela eskatzea

Izenburua: 
TAO egoiliarren txartela eskatzea
Helburua: 

Bergarako herrian, aparkaleku mugatu moduan seinaleztatutako guneetan aparkatzeko eskubidea aitortuta duten guneko biztanleei baimenaren adierazgarria den txartela ematea, baldin eta udal ordenantzan zehazten diren kaleetan erregistratuta dauden ibilgailuen jabeak badira eta ibilgailuen helbide berean erroldatuta badaude.

Halaber, gune horietan jarduera ekonomikoa dutenei, baldin eta ibilgailua jardueraren izenean badago eta hori ere helbide berean erroldatuta dagoenean.

Txartel honek ez du balio ondorengo aparkaleku hauetan:

- San Martin Agirre plaza

- Ibargarai 3 (lurpeko aparkalekua)

- Oxirondo plaza

Norentzat: 

Bergarako TAO gunean helbideratuta  dauden biztanleentzat.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 

Eskaera-orria, behar bezala beteta.

Aurkezteko epea: 

Mugagabea.

Eskabidea non aurkeztu: 

BERTARATUTA

 

BULEGOA: Udaltzaingoa. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua

 

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; larunbatetan: 09:00-13:00

 

Harremanetarako:

Telefonoa: 943 779 106

e-maila: udaltzaingoa@bergara.eus

Zenbatekoa / Tasak: 

Ez dagokio.

Departamentu arduraduna:
Udaltzaingoa
Erabakitzeko epea: 
Hiru aste
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Gaiak:
Oharrak: 

Baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, momentuan, behin behineko txartela ematen da. Txartel honek hilabete bateko iraupena du.
Baldintzetako bat gerora ez betetzea suertatuko balitz (adib. errolda aldatzea TAO gunea ez den helbide batera…), egoiliar txartela entregatu egin beharko da eta baja-eskaera sinatu.