Trafiko salaketen aurkako alegazioak aurkeztea

Izenburua: 
Trafiko salaketen aurkako alegazioak aurkeztea
Helburua: 

Alegazioak (zuribide-orria) aurkeztea, trafiko arloan udal esparruko arauak hausteagatik jarritako salaketen kontra.

Norentzat: 

Pertsona salatuak edo horien ordezkari baimenduak.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 
"Zuribide orria" inprimakia (F0059) behar bezala beteta.
- Salaketa-orriaren kopia edo salaketaren jakinarazpena
- Hala balegokio, alegatutako gertaeren egiatasuna ziurtatuko luketen dokumentuak
Aurkezteko epea: 

Hogei egun naturaleko epean, salaketa jasotzen denetik.

Eskabidea non aurkeztu: 
BERTARATUTA
 
BULEGOA:  Udaltzaingoa. Udaletxea, San Martin Agirre plaza 1, beheko solairuan.
 
ORDUTEGIA: Astelehenetik larunbatera: 08:30 - 13:30; larunbatetan: 09:00-13:00
 
Harremanetarako:
Telefonoa: 943 779 106
Zenbatekoa / Tasak: 

Ez dagokio

Departamentu arduraduna:
Udaltzaingoa
Erabakitzeko epea: 
Hiru hilabete arau-hauste arinentzat; sei hilabete arau-hauste larrientzat
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Iraungitzea (Kaduzidadea)
Legeak eta arauak: 
339/1990 Legegintza Errege Dekretua, martxoaren 2koa, trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartzen duena

320/1994 Errege Dekretua, otsailaren 25ekoa, trafiko, ibilgailu motordunen zirkulazio eta bide segurtasunari buruzko gaietako Zigor Prozeduraren Araudia onartzen duena (BOE, 95. zk., 1994ko apirilaren 21ekoa).

18/2009 Legea zehapeneko gaietan 339/1990 LegED, martxoaren 2koa, Trafiko, Ibilgailu Motordunen Zirkulazio eta Bide-Segurtasuneko Legea aldatzen duena

Gaiak: