Helburua da norberari dagozkion ordainagiriak borondatezko aldian banku-kontu baten bidez kobratzeko eskatzea udalari.
Helbideratzea aldatu egin daiteke, edo ezeztatu.
Zerga ezberdinetarako helbideratze ezberdinak erabil daitezke. Eskaerak ez du denbora-mugarik, hau da, indarrean egongo da kontrakoa adierazi bitartean; beraz, ez dago berritu beharrik.
Helbideratzea indarrean sartuko da eskaria egiten den unetik aurrera, betiere borondatezko epealdia amaitu baino hamar egun lehenago egiten bada.
Borondatezko epealdia amaituta badago, aginduak hurrengo zergaldian izango du eragina.
Eskabidean erreziboa helbideratuko den kontuaren 24 digituak jarri behar dira.
Edozein zergadun edo haren legezko ordezkaria.
- Identifikazio-agiriaren fotokopia (IFZ, NAN, AIZ, pasaportea ...).
- Eskabide-orria (F0047) behar bezala beteta.
- Kontuaren titularra eta ordaintzeko betebeharra duena ez badira pertsona bera, ordainketa helbideratzeko eskaerarekin batera titularraren baimena aurkeztu behar da
Edozein unetan.
Uneko zergaldiko borondatez ordaintzeko epea bukatu baino hamar egun lehenagora arte eska daiteke. Data horretatik aurrera jasotzen diren eskariek hurrengo zergaldirako balioa izango dute.
BERTARATUTA
BULEGOA: Kontuhartzailetza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; larunbatetan: 09:00-13:00
(Uztail, abuztu eta iraileko larunbatetan itxita)
POSTA ELEKTRONIKOAZ
Bidali mezua helbide honetara: kontuhartzailetza@bergara.eus
Harremanetarako:
Telefonoa: 943 779 164
e-maila: kontuhartzailetza@bergara.eus
Ez dagokio
2/2005 Foru Arau Orokorra, Zergei buruzkoa
Erreziboak itzultzen badira, udalak helbideratzea kendu ahal izango du.