Udal kolunbarioen emakida

Izenburua: 
Udal kolunbarioen emakida
Helburua: 

Matxiategiko hilerriko udal kolunbarioen emakida.

Erraustutako hilotzaren edo gorpuzkinen errauts-kutxatila gordetzeko lekuari esaten zaio kolunbario.

Norentzat: 

Kolunbario batean erraustutako hilotzaren edo gorpuzkiaren errauts-kutxatila gorde nahi dutenen pertsona fisikoentzat.

Udalerrian bizi zirenen errautsak dituzten kutxatilak bakarrik onartuko dira, hau da, hiltzean udal-erroldan izena emanda zutenenak. Dena den, herritarren beharrei erantzuteko nahikoa toki izanez gero, herrian jaio baina hiltzean bertan bizi ez zirenen errautsak ere gorde ahal izango dira, aurretik eskaria egin eta Udalak onartu ondoren.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 

Eskaera-inprimakia behar bezala beteta.

- Eskatzailearen NAN agiriaren fotokopia.

- Edozein errausketa-labetan erraustu izana egiaztatzen duen dokumentua.

- Aurretik lurperatuak izan ez diren hilotzen errauts-kutxatilak baldin badira, Erregistro Zibileko heriotza-inskripzioa.

- Dagokion udal-tasa autolikidatu izanaren agiria.

- Argazki bat, aukera hau erabili nahi denean

Aurkezteko epea: 

Mugagabea

Eskabidea non aurkeztu: 

BERTARATUTA

BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; Larunbatetan: 09:00-13:00 (Ikus zerbitzuaren egutegia)

 

Harremanetarako:

Telefonoa: 943 779 100

e-maila: idazkaritza@bergara.eus

 

Departamentu arduraduna:
Idazkaritza
Organo erabakitzailea:
Alkatea
Erabakitzeko epea: 
15 egun
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Gaiak: