Helburua da jarduera sailkatu batean aritzeko aurretiazko komunikazioa egitea, betiere obrak egin ondoren eta jarduera ireki baino lehen, eta behar diren ziurtagiriak aurkeztuta.
3/1998 Lege Orokorrak (Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa, eta 7/2012 Legeak aldatua) II. eranskinean zehazten du zeintzuk diren jarduera sailkatuak; eta bertako B atalean adierazten du zeintzuk diren aurretiazko komunikazioa behar duten jarduera eta instalazio sailkatuak.
Aurretiazko komunikazioak aurkezlea ahalduntzen du ezarri beharreko jardueran hasteko, horren erantzule bakarrak direlarik jardueraren titularra eta egiaztagiria eman duten teknikariak. Dena den, nahitaez, jardueretan hasi ahal izateko gaikuntza ematen duten administrazio-tituluak izan beharko dituzte eta baita sektoreko araudi aplikagarriek xedatzen dituzten aurretiko kontrolak eginda eduki ere, aurretiazko komunikazioak ez baitu hortik salbuesten.
Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikoa.
- Komunikazio-inprimakia, datu guztiak beteta.
- Teknikari gaitu batek egindakoa ziurtagiria, non egiaztatuko den jarduera edota instalazioak bat datozela aurkeztutako proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta aplikagarri zaizkion arau eta araudi guztiak eta hala dagokionean ezarritako neurri zuzentzaileak bete egiten dituztela.
- Memoria teknikoa, apirilaren 23ko 7/2012 Legean ezarritakoari jarraituz, profesional gaitu eta eskudun batek idatzia.
- Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren altaren agiria (kopia).
- Ur zerbitzuarekin kontratua.
Mugagabea (betiere jarduera martxan jarri aurretik).
BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; larunbatetan: 09:00-13:00
(ikus zerbitzuaren egutegia)
Harremanetarako eta argibide gehiagorako:
Hirigintza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, 2. solairua
Telefonoa: 943 779 168
e-maila: hirigintza@bergara.eus
Udalak onartutako Ordenantzaren arabera.
3/1998 legea Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra
7/2012 legea barne-merkatuko zerbitzuei buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Direktibara egokitze aldera zenbait lege aldatzekoa
Plan Orokorra eta garapeneko hirigintza-dokumentuak