Jarduera kaltegabean aritzeko aurretiazko komunikazioa

Izenburua: 
Jarduera kaltegabean aritzeko aurretiazko komunikazioa
Helburua: 

Kalterik gabeko jarduera eta instalazioak funtzionatzen hasi aurretik, beharrezkoa da irekitzeko lizentziak ordeztuko dituen aldez aurretiko komunikazio bat aurkeztea udalari (3/98 Legearen 61.4 eta 62 bis artikuluak). Baita jarduera eta instalazioetan titularitate aldaketa egiteko ere.
Lege horren ondorioz, jardueraren funtzionamenduaren aldez aurretiko kontrolaren (lizentziaren) ordez, ondorengo kontrola ezartzen da.

Norentzat: 

Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 
Komunikazio-inprimakia, datu guztiak beteta.
- Teknikari eskudunak egindako ziurtagiria, non jasoko den jarduerek eta instalazioek indarreko araudia betetzen dutela.
- Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren altaren agiria (kopia).
- Ur zerbitzuarekin duten kontratua.
Aurkezteko epea: 

Mugagabea (beti ere jarduera martxan jarri aurretik).

Eskabidea non aurkeztu: 
BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua
 
ORDUTEGIA:  Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30 Larunbatetan: 09:00-13:00
 
Harremanetarako:
Hirigintza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, 2. solairua
Telefonoa: 943 779 168
Zenbatekoa / Tasak: 

Udalak onartutako Ordenantzaren arabera.

Departamentu arduraduna:
Hirigintza
Organo erabakitzailea:
Alkatea
Erabakitzeko epea: 
Sei hilabete
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Baiespena
Legeak eta arauak: 

3/1998 legea Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra.

Plan Orokorra eta garapeneko hirigintza-dokumentuak.

Oharrak: 

Komunikazio honekin batera, Ur Zerbitzuaren kontratua gauzatu behar da jardueraren titularraren izenean Udaletxeko Kontuhartzailetzako departamentuan, San Martin Agirre plaza 1ean, behe solairuan.