Oxirondo (txokolatadak)

Haurren txokolatadak Oxirondon

Oxirondoko Azokan egin daitezke haurren txokolatada edo urtebetetze ospakizunak.

Ospakizunotan gehinez 60 pertsonak hartu ahalko dute parte eta hauen antolatzaileak (txokolatada egiteko eskaria egin duenak) zaintzaile lanak beteko ditu, materialaren, espazioaren zaintzaren eta arauen betetzearen ardura bere gain hartuta. Honela, 50 euroko fidantza aurrez jarri beharko da txokolatada-eskaria egitean.  

Txokolatadak astelehenetik ostiralera egin ahal izango dira, 15:30etatik 19:00etara eta Azokan bertan espazio mugatu batean egingo dira. Ospakizunetan parte hartzen dutenek espazio hori erabiltzeko aukera soilik izango dute, beti ere, inguruko komertzioak eta lanpostuak zein gainontzeko herritarrak eta erabiltzaileak errespetatuta.   

Era berean, ospakizunean kontsumitu beharreko produktuak Oxirondo Azokan saltzen badira, Udalak produktuak bertan erosteko gomendioa egiten die ospakizuneko antolatzaileei.

Udalak utzitako materiala

Udalak honako material hauek utziko dizkie urtebetetze ospakizunak egiten dituztenei:

  • Plater eta edalontzi berrerabilgarriak: 60 plater, 60 edalontzi eta 10 erretilu.
  • Garbiketarako materiala. 

Araudia

  • Gehienez 60 lagun egon ahal izango dira.
  • Ospakizunetan, Azokaren erabilera horretarako izendatutako lekura mugatuko da, zehazki erdi-erdian larunbatetan baserritarrentzako gordetako lekuan. 
  • Inguruan hainbat salmenta postu daudela hartu beharko da kontuan, eta ezin dela horien jarduera eta lana oztopatu. 
  • Sortutako hondakinak selektiboki bildu beharko dira, eta horretarako bertan daude errefusa eta organikoaren kuboak erabiliko dira. Plastiko eta paperak, dagokion kontenedorean utzi beharko ditu eskatzaileak. 
  • Derrigorrez erabili beharko dira edalontzi eta plater berrerabilgarriak.
  • Udalak uzten dituen materialak Kultur Etxean jaso beharko dira ospakizunaren egunean bertan, eta hurrengo egunean garbi itzuli.
  • Behin ospakizuna amaituta, dena aurkitu bezala utzi beharko da. Mahaiak aurkitutako moduan jarri beharko dira larunbatean baserritarrei lana errazteko.

Erabat debekatuta gelditzen da: 

  • Azokan musika jartzea.
  • Baloiarekin, patinetearekin, bizikletarekin… jolastea.

jaitsi araudi zehatza.

 

Eskaera egiteko

Beren haurren txokolatadak Oxirondoko Azokan antolatu nahi dituzten guraso eta tutoreek Kultur Etxean egin beharko dute eskaera, gutxienez aste beteko aurrerapenez. 

Horretarako eskaera orri hau beteta eraman beharko dute (edo bertan bete) Kultur Etxera bertara eta 50 euroko fidantza ordaindu. Fidantza itzuli egingo zaie eskatzaile guztiei baldin eta araudian aipatzen diren betebehar guztiak betetzen badituzte. Horiek bete ezean fidantza galdu egingo da. 

Ospakizuna egin nahi den datarako beste ekimenen bat programatuta egonez gero, hark izango du lehentasuna.