Biztanleen errolda; egoitza-baimen iraunkorra ez duten Europar Erkidegotik kanpoko atzerritarrek erroldako inskripzioa berritzea.

Izenburua: 
Biztanleen errolda; egoitza-baimen iraunkorra ez duten Europar Erkidegotik kanpoko atzerritarrek erroldako inskripzioa berritzea.
Helburua: 

Egoitza-baimen iraunkorra ez duten Europar Erkidegotik kanpoko atzerritarrek Biztanle Erroldako inskripzioa berritzea.

Norentzat: 

Egoitza-baimen iraunkorra ez duten eta Bergaran ohiko bizilekua duten Europar Erkidegokoak ez diren atzerritarrentzat.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 

-Erroldako izen-ematea berritzeko eskaera, behar bezala beteta

- Pasaportea edo Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ).

- Adingabeen kasuan, berritu egingo dute haren zaintza duten gurasoek edo, hala izan ezean, legezko ordezkariek; eta hori behar bezala egiaztatu behar da jatorrizko agiria aurkeztuz, hala nola, Familia Liburua, atzerritarren nortasun txartela, adingabeak agertzen diren pasaportea, hitzez hitzeko jaiotza-lapurpena edo, bestela, ordezkaritza egiaztatzen duen legezko agiria (erabaki judiziala).

Banantze edo dibortzio kasuetan, erabaki judizialaren kopia ekarri behar dute eta hor agertuko da zein pertsonak duen zaintza. Berdin tutoretza, babeste eta adopzio kasuetan ere.

Aurkezteko epea: 

Erroldatze-inskripzioa iraungitzeko eguna bete baino lehen

Eskabidea non aurkeztu: 

BERTARATUTA

Interesatuek Idazkaritzako bulegoetara etorri eta aipatutako agiriak aurkeztu behar dituzte.

 

BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua

 

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; larunbatetan: 09:00-13:00  (Ikus zerbitzuaren egutegia)

 

Harremanetarako telefonoa: 943 779 100

e-maila: idazkaritza@bergara.eus

Zenbatekoa / Tasak: 

Ez dagokio

Departamentu arduraduna:
Idazkaritza
Organo erabakitzailea:
Alkatea
Erabakitzeko epea: 
Hiru hilabete
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Legeak eta arauak: 
7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 15-18. art
Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudiaren 53. art. eta hurrengoak