Biztanleen errolda; erroldatze-bolanteak eta erroldatze-ziurtagiriak

Izenburua: 
Biztanleen errolda; erroldatze-bolanteak eta erroldatze-ziurtagiriak
Helburua: 

Helburua da eskaera egiten den unean bizikidetza edota bizilekua egiaztatzeko ziurtagiria edo bolantea lortzea, betiere une horretan Biztanleen Udal Erroldan jasota dauden datuen arabera.
Erroldatze-bolantea beste izen batzuekin ere ezagutzen da, hala nola, bizileku edo egoitza administratiboaren bolantea.

Norentzat: 

Bergarako Biztanleen Udal Erroldan dauden pertsona guztientzat.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 

Eskaera on-line:

Internet bidez erroldatze- eta bizikidetza-bolanteak besterik ezingo da eskatu edo lortu. Eta horretarako, NAN elektronikoa edo IZENPE txartela izan beharko duzu, eta izapidea on-line eran hasi.

Dokumentu elektroniko bat sortzen da, pdf formatuan, udalaren sinadurarekin.

 

Eskaera telefonoz:

Telefonoz edozein ziurtagiri edo bolante eskatu ahal izango da. Horretarako, eskaera egiterakoan eskatzailearen datu pertsonalak eman beharko dira (izena eta bi abizen, eta helbidea).

Telefonoa: 943 779 109

 

Eskaera bertara joanda:

Eskaera egiteko nortasuna egiaztatu behar da, eskatzailearen NAN aurkeztuta.

 

ZIURTAGIRIA EDO BOLANTEA JASOTZEA:

Ziurtagiria edo bolantea jasotzeko, eskatzailea Idazkaritzara joan beharko da eta bere nortasuna egiaztatzeko NANa aurkeztu.

Eskatzaileak, halaber, helbide berean erroldatutako adin txikikoen erroldatze-bolanteak edo - ziurtagiriak ere jaso ahal izango ditu.

Erroldatze- edo bizikidetza-ziurtagirian edo bolantean agertzen diren datuak eta dokumentua jaso behar duen pertsonarenak ez badatoz bat, ordezkatze-dokumentu bat  aurkeztu beharko da, interesdunaren NANaren kopiarekin batera.

 

Aurkezteko epea: 

Mugagabea

Eskabidea non aurkeztu: 
 
Telefonoz: 943 779 100
 
Bertaratuta:
BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua
 
ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; Larunbatetan: 09:00-13:00 (ikus zerbitzuaren egutegia)
Zenbatekoa / Tasak: 

Ez dagokio

Departamentu arduraduna:
Idazkaritza
Erabakitzeko epea: 
Eskaera egiterakoan adieraziko zaio noizko egongo den gertu bolantea edo ziurtagiria
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Legeak eta arauak: 

7/1985 legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 15-18 art.

Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudiaren 53. art. eta hurrengoak