Eraikuntza, instalazio eta obrei buruzko zergaren ordenantza fiskal arautzailea

Bergarako Udalak, Toki Ogasunak erregulatzen dituen Lurralde Historikoko Foru Arauan eta tributuari dagokion Foru Arauan aurreikusitakoaren arabera, Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko zerga ezarri eta exijitzen du, Ordenantza honi jarraiki, tarifa aplikagarriak dituen eranskina parte delarik.

Ordenantza udal barruti osoan aplikatzen da.