Zerbitzu lineak zein baldintzatan egin behar diren arautzeko ordenantza

Udalak ahalmena du instalazio elektrikoak nola eta zein bal­dintzatan egingo diren arautzeko eta hala ematen dio 1900eko Legearen 12. artikuluak honako hau bait dio: «Argindarraren pasabideko derrigorrezko Menpekotza herri barruetan Hiri Poliziako Ordenantza Orokorren eta lokalen bitartez arautuko da eta horietan aurrikusita ez dagoena Kode Zibileko aginduen bidez.»

1966ko urriaren 20ko Dekretuaren 15. artikulua «Elektrizitatea. Instalazio elektrikoetarako baimena». Instalazioak herri­-guneetan edo zabaltze zonetan: instalazio elektrikoak herri ba­rruetan edota onartutako bertako zabaltze zonetan ezarri behar direnean dagokion Udalak legalki onartutako Udal Ordenantzei eta Hiri Antolaketako planoei jarraiki adierazten dizkion bal­dintzetara egokitu beharko da instalazioaren titularra, derrigo­rrezko desjabetzapen eta instalazio elektrikoen alorreko zeha­penei buruzko martxoaren 18ko 10/1966 Legeko 2. Artikuluan eta gainerako xedapen aplikagarrietan xedatutakoarekin bat, In­dustria eta Obra Publikoetako Ministerioei dagokien eskume­naren kalterik gabe.

Aipatutako 1966ko martxoaren 18ko Legeko 13. Artikuluak «Elektrizitatea. Derrigorrezko desjabetzapena eta pasabideko menpekotza argindarraren instalazioetarako.» honela dio:

Instalazio elektrikoak herri barruetan edota onartutako za­baltze zonetan ezarri behar direnean, haiek nola eta zein bal­dintzatara egokiturik egin behar diren erabakitzea dagokien Uda­len eskumenekoa izango da, Lege honetako 2. artikuluari eta gainerako xedapen aplikagarriei jarraiki Industria eta Obra Pu­blikoetako Ministerioei dagokienaren kalterik gabe.

Kasu hauetan dagozkien Udal Ordenantzak eta Udal Anto­laketako planak eta Hiri Antolaketako planak beteko dira.

1968ko azaroaren 28ko Dekretuaren 35. artikuluak «Elek­trizitatea. Tentsio handiko airetiko linei buruzko Erregelamen­dua» adierazten duenez zona hiritarrean tentsio handiko ten­dido elektriko, guztiak lurrazpikoak izango dira.