Ur zikinen sarera isurketak egiteko arautegia

Erregelamendu honen helburua Estolderi Publikoaren Sarera egindako hondakin-uren isurketak araupetzea da, xedeak ondoren adierazitakoak izanik:

—Sarea eta dagozkion instalazio osagarriak babestea.

—Ustiapeneko eta mantenimenduko pertsonalaren segurtasuna garantizatzea.

—Araztegiko arazketa biologikoaren prozesuak ez etetzea edo eragoztea.

—Efluenteen eta/edo ur-hartzailearentzako kalitate-helburuak betetzea, hain zuzen ere Organo Eskudunak ezarritakoak.

—Lohiak Hondakin toxiko arriskutsu gisa sailkatu ez daitezen garantizatzea.

—Araudi hau, Bergarako udalerrian orain edo ondoren ihardunean jarriko diren instalazio, establezimendu, iharduera, industria edo biltegi, publiko eta pribatuei, jabea edozein delarik, ezartzekoa da.