Udalak asfaltoz edo hormigoiz zolatutako baserri bideen aprobetxamendu berezia arautzeko ordenantza

Udal honek  Toki Jaurbidearen Oinarriak arau­tzeko apirilaren 2ko 7/85 Legearen 25. artikuluan aurreikusitakoari, eta honekin zerikusia duten gainon­tzeko lege-arauei jarraituz arau­tzera doa Udalak asfaltoz edo hormigoiz zolatutako baserri-bideen denon­tzako erabilera berezia; horrela, ibilgailu astunek (batez ere lurra, egurra, enbor-zatiak eta beste material ­batzuk garraia­tzeko erabil­tzen diren ibilgailuek) pasa­tze­rakoan eragiten duten egoera txa­rra ekiditeko asmoz.  
Arau honek udalerri osoan udalak asfaltoz edo hormigoiz zolatutako baserri-bide guztietan izango du indarra. Bide guzti horien zerrenda Udale­txean egongo da, interesatuen eskura