Udal liburutegia

 

Goizeko 08:30tatik gaueko 20:30tara irekita dagoen doako  informazio zerbitzua da liburutegia. Zerbitzu honetan, informazioa aurkitu, egunkariak irakurri eta internet zerbitzua erabiltzeko aukera dago.

Honetaz gain, bertako bazkidea egin, - eskabide orri bat bete ondoren-, eta txartelarekin dokumentuak maileguan etxera eramateko aukera izango duzu.

Bazkide izatearekin, sei dokumentu hartu ahalko dituzu, hiru monografía eta hiru  ikus-entzunezko.

Dokumentu hauek: monografiak 15 egunetarako mailegatu ahal izango dira , berrizteko aukera izanik; ikus-entzunezkoak aldiz, astebeteko epea izango dute.

Udal liburutegiko euskarri guztia kontsultagai interneten aurkitu daiteke; bertako argibideak, zalantzak edo premiak bideratzeko guregana jo baino ez dauka erabiltzaileak bai telefonoz,emailez edo bertara gerturatuz.