Biztanleen errolda; herri barruan bizileku aldaketa

Izenburua: 
Biztanleen errolda; herri barruan bizileku aldaketa
Helburua: 

Lehendik Erroldan dagoen pertsona batek adieraztea Udalari ohiko bizileku berria duela Bergarako udalerrian bertan, bajarik eman barik Biztanleen Udal Erroldan.

Norentzat: 

Bergaran ohiko bizilekua duten pertsona guztientzat.

Aurkeztu behar diren agiriak edota betebeharrak: 

1. Bizilekua aldatzeko Eskabidearen inprimakia

Adin nagusiko pertsona guztiek sinaturik edo, hala badagokio, legezko ordezkariak.

2.- Dokumentu identifikagarria:
- NANaren fotokopia, erroldatuko diren pertsona guztienak (nahitaezkoa 14 urtetik gorakoentzat)

- Europako Erkidegoko Estatu kideetako herritarren kasuan, eta Europako Esparru Ekonomikoaren Akordioan partaide diren Estatuetako herritarren kasuan: Atzerritarraren Identifikazio Zenbakia (AIZ)

- Bestelako atzerritarren kasuan, baldin badute Bizileku Baimena aurkeztu beharko dute, edo hori ezean, bakoitza datorren herrialdeko dokumentazioa.

3.- Etxebizitza okupatzeko titulua egiaztatzen duen agiria:

- Norberaren etxebizitzan: Etxebizitzaren jabetza egiaztatzen duen agiria. Honako agiriren batek balio du:

* Etxebizitzaren salerosketa-eskritura edo Jabetza Erregistroko ohar soila
* Testamentua, Dohaintzak.
* Banantzearen edo dibortzioaren epaia, non ezkontide bati esleitzen zaion etxebizitzaz gozatzea eta berori erabiltzea; epaiaren amaieran epaia irmoa dela jasotzen duen diligentzia agertu beharko da.   

- Errentako etxebizitzan: Etxebizitzaren errentamendu-kontratua.

- Establezimendu kolektiboan: Establezimenduaren arduradunaren baimena.

- Jabea ez bada edo alokatu kontraturik ez baduJabearen edo alokairu-hartzailearen baimena eta horren NANaren fotokopia aurkeztu beharko dira.

4. - Beste agiri batzuk:

- Adin txikikoak guraso biekin bizilekua aldatzen dutenean:
Adin txikikoak bizilekua aldatzen dutenean, Familia Liburua aurkeztu beharko da bizikidetza-unitatea direla egiaztatzeko, bai eta zenbat seme-alabaren kargu duten ere.

- Adin txikikoak guraso bakar batekin bizilekua aldatzen dutenean:

a) Eskaria egiten duen gurasoak EZ badauka adin txikikoaren zaintza eta babespea esklusiboki emana, beste gurasoaren baimena aurkeztu beharko da, NANaren fotokopiarekin batera.

b) Eskaria egiten duen gurasoak adin txikikoaren zaintza eta babespea esklusiboki EMANA baldin badauka: Eskatzaileak adin txikikoaren zaintza eta babespea emana duela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da; eta horretaz gain, adierazpen erantzulea ere bete egin beharko du (Kode Zibileko 103.1c) edo 158.3 c) artikuluetako kasuetan sartuta ez egotearena, eta aurkeztutako dokumentazioa indarrean egotearena)

c) Gurasoa sartuta baldin badago Kode Zibileko 103.1.c) edo 158.3.c) artikuluetan aurreikusitako ekintza-kasuren batean, dagokion baimen judizialaren kopia aurkeztu beharko du, Udal Erroldan adin txikikoa inskribatzea edo helbidez aldatzea baimentzen duena.

- Adin txikikoak gurasoak ez diren beste batzuekin erroldatzen direnean:

a) Beste bizileku batean bizitzeko gurasoek emandako baimena, gurasoen NANen fotokopiekin batera; eta, behar balitz, baimentzaileari zaintza eta babespea eman dion epai judizialaren kopia, salbu eta tutoretza edo harrera dagoela agiriz justifikatzen badu adin txikikoa erroldatzera doan etxebizitzako adin nagusikoak (edo erakundeak).  
Tutoretza, harrera eta adopzio kasuetan, ebazpen judizialaren kopia aurkeztu beharko da, bai eta indarrean egotearen zinpeko aitorpena ere.

b) Baimen-inprimakiak  etxebizitzan bizi den adin nagusikoak sinatuta, okupazio-titulua egiaztatuko duena, eta baimentzailearen NANaren fotokopia erantsita.

- Europako Erkidegoko Estatu kideetako herritarren kasuan, eta Europako Esparru Ekonomikoaren parte diren Estatuetako herritarren kasuan:
Atzerritarren Erregistro Zentralean inskribatuta egotearen ziurtagiria.

OHARRAK:

Udalak beste edozein agiri-mota eskatu eta lortu ahal izango du izapide-kudeaketa egokia izan dadin eta/edo egoki iritzitako egiaztapenak egin ahal izango ditu.

Aurkezteko epea: 

Mugagabea

Eskabidea non aurkeztu: 

BERTARATUTA

Biztanleen erroldan bizilekua aldatzeko eskaera egiten duten pertsonak (adingabeak izan ezik) nahiz etxe jabedunak eta etxean erroldatzea baimentzen duten pertsonak (jabeak, maizterrak edo azpierrentatzaileak) Idazkaritzako bulegoetara etorri eta aipatu agiriak aurkeztu behar dituzte.

 

BULEGOA: Idazkaritza. Udaletxea. San Martin Agirre 1, beheko solairua

 

ORDUTEGIA: Astelehenetik ostiralera: 08:30-13:30; Larunbatetan: 09:00-13:00 (ikus zerbitzuaren egutegia)

 

Harremanetarako:

Telefonoa: 943 779 100

e-maila: idazkaritza@bergara.eus

Zenbatekoa / Tasak: 

Ez dagokio

Departamentu arduraduna:
Idazkaritza
Organo erabakitzailea:
Alkatea
Erabakitzeko epea: 
Hiru hilabete
Administrazio isiltasunaren eragina: 
Ezespena
Legeak eta arauak: 

7/1985 legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 15-18 art.

Toki Erakundeetako Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren Araudiaren 53. art. eta hurrengoak