Espetxeetan preso dauden edo deportatuta dauden pertsonen familiakoentzako banakako garraio-laguntzak

Espetxeetan preso dauden familiartekoak, edo deportatuak familian dituzten Bergarako bizilagunei joan-etorrietarako banakako dirulaguntzak ematearena arautzea da araudi honen xedea. Preso horiek dauden espetxeetara joan-etortzeko aldizka egiten dituzten bisitaldiek presoen familiartekoei edo deportatuei beste estatu batzuetan bizitatzeak familiartekoei sortzen dizkieten gastu handiak estali nahi dira dirulaguntza horien bidez, hein batean behintzat.