Bide publikoan terrazak jartzea arautzen duen udal ordenantza

 Ordenantza honen xedea da bide publikoan terrazak eta horien instalazio osagarriak (hala nola, itzalkiak, olanak edo toldoak etab.) jartzeko araudi tekniko eta juridikoa ezartzea.

Aurreko atalean zehaztutako ondorioetarako soilik, terrazatzat jotzen dira ostalaritzako legezko jardueretan (hala nola, taberna, jatetxe, kafetegi, gozotegi) edo aipatutako jardueren antzekoa emateko baimena duten merkatal denda eta antzekoetan, aldi baterako osagarri gisa erabiliko diren mahai, aulki eta behin-behineko instalazio mugikorrak. Jardueraren lizentziaren titular diren pertsona fisiko edo juridikoei eman ahal izango zaie horretarako baimena.

Deskargatu testu osoa: