Errotuluak, iragarkiak, plakak, toldoak, markesinak eta metalezko itxiturak (hiri-lurretan eta lurzoru urbanizagarrian) jartzea arautzen duen Udal Ordenantza

Ordenantza honen xedea da negozioko lokalen fatxadetan jartzen diren errotulu, iragarki, plaka, toldo, markesina eta metalezko itxituren instalazioa arautzea, publizitateko gai horiek gehiegi nabarmentzen direla-eta Bergarako kale, kantoi eta plaza publikoak babestu nahian. Horrela, hirian izaten diren eta izan behar diren erabilpen guztiak orekatu egin ahal izango dira.