Udal Ordenantza, ezintasunak dituzten pertsonentzako aparkaleku-txartelak eta erreserba bereziak arautzen dituena

Ordenantza honek, xedez, arautu egiten du ezintasunak dituzten pertsonentzako aparkaleku-txartela emateko prozedura eta hura erabiltzeko eta funtzionatzeko baldintzak.

Era berean, ordenantza honek arautu egiten du, ezintasunak eta mugikortasun murriztua duten pertsonen inguruan, horiek gidatutako edo garraiatzeko ibilgailuen aparkaleku-erreserba bereziak sortu eta emateko prozedura, eta aparkalekuok erabiltzeko eta funtzionatzeko baldintzak.