Kirola euskaraz

Bergarako Udaleko Euskara eta Kirol zerbitzuak, Debarroko Udal guztietako Euskara eta Kirol zerbitzuekin batera, Gipuzkoan aitzindaria izan den euskararen normalizaziorako plangintza berezi bat dute martxan. Plangintza honek KIROLA EUSKARAZ du izena.

Egitasmo honen lan ildoak, besteak beste, hauek dira:

  • Kirol arloko materiala euskaraz sortzea.
  • Kirol arloko ikastaro bereziak eskaintzea euskaraz, batik bat entrenatzaile eta monitoreak prestatzeko.
  • Kirol arloan dabiltzanak (entrenatzaile, monitore, irakasle, guraso, ume eta abar) euskararen erabileraren inguruan sentiberatzea.
  • Kirol zerbitzuetako jardueretan euskararen erabilera bultzatzea.
  • Kirol klub edota elkarteak euskararen erabileraren inguruan sentiberatzea.

Hemen Debarroko egitasmo honen barruan sortutako materialen inguruko informazioa:

Eta Foru Aldundiak babestutako Kirola Euskaraz egitasmoaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero: www.kirolaeuskaraz.net