Albisteak

Oxirondo Aisialdi Guneko irekitzea

Ostiralean, otsailak 27, 18:00tik aurrera Oxirondoko Aisialdi Gunea inauguratuko da.

Azoka Bergaratzen egitasmoaren baitan, aisialdi gunearen inguruko hausnarketa burutu zen eta bertan herriko hezitzaile eta gurasoek hainbat bileretan parte hartu zuten. Hausnarketa honen ondorio nagusia gune honek bi espazio bereizita eduki behar zituela izan zen: batetik, ludoteka eta, bestetik, gune librea. Lehenengoan, hezitzaileekin aisialdi gidatua eskainiko da eta gune librean, aldiz, haurrek eta gurasoek elkarrekin espazioa konpartitzeko aukera izango dute.  

Elikadura Jasangarria aztergai eskoletan Eskolako Agenda 21 egitasmoaren baitan

Bergarako eskoletako ikasleek 2014/2015 ikasturtean zehar ere, Eskolako Agenda 21 proiektuan murgilduta dabiltza iazko ikasturtean bezalaxe Elikadura Jasangarria ikuspegi ezberdinetatik aztertuz. 
 
Hala, landa eremuaren garrantzian oinarrituz, bertako ekoizpenaren eta kontsumoaren nondik norakoak aztertuko dira aurten. Horrez gain, herriko azoka ezagutu eta biziberritzeko lan berezia egingo da. Horrenbestez, ikasturtea hasi denetik egindakoen berri emateaz gain, neguan zehar osatuko den ibilbidearen aurreikuspena jasotzen da atxikitutako dokumetuan. 

Gaztelekuarekin eskiatzera, xabalote!

Urtero lez, Bergarako Gaztelekuak eskiatzera irteera antolatu du Otsailak 28rako. Interesatuta egonez gero, otsailak 23a baino lehen eman izena Gaztelekuan edo Jardun Elkarteko bulegoan (liburutegi azpian). Joan-etorria egun berean egingo da eta prezioak ondorengoak dira: 24€ (irteera eta forfaita), 37€ (irteera, forfaita eta eskiak) edo 42€ (irteera, forfaita eta snow-a).

 

Orriak