Udal Artxiboa

Helbidea: 
San Martin Agirre plaza 1, eraikin erantsia
Tel.: 943 779 127943 779 132
Fax: 943 779 163
Ordutegia: 
Astelehenetik ostiralera: 8:30-13:30 eta 14:30-17:00
Udako ordutegia (ekainetik iraila arte): 8:30-15:00
Arduradun teknikoa: 
Arantzazu Oregi

Bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, udal administrazioaren kudeaketan lan egitea, artxibo sistema martxan jarrita. Bestetik, dokumentazio-ondarea gorde, antolatu eta kontsultagarri jartzea.

Zerbitzuak: 

Aholkularitza: Herritarrek, ikasleek, ikerlariek, erakundeek edo beste udal zerbitzuek Bergararekin zerikusia duten agiriei buruzko informazioa eta aholkularitza ematen du. Erabiltzaileek egin beharreko lana da, ordea, datuak lantzea, euren analisia eta agiriek jasotzen duten informazioa bilatzea .

Agirien kontsulta: Edonor etorri daiteke funtsak kontsultatzera, indarrean dagoen legeriak mugaturiko kasuetan izan ezik. Bilaketa datu basean egin daiteke. Argazki eta bideoen kasuan, Artxibora etorri beharra dago.

Erreprografia: Agirien erreprografia fotokopia bitartez edo digitalizatuta egiten dira, artxiboaren baliabideen arabera. Aurretik kontserbazio egoera zein den eta jabetza intelektuala duen ala ez ikusi eta eskaera orria bete behar da (PDF; 37 Kb).

Artxiboko gida: 2010ean argitaratutako Artxiboko gida eskuragarri dago hemen (pdf, 7,6 Mb).