Ordainketak

Nire Ordainketa on-line

Zerga, tasa edo isunen ordainketa edozein ordenagailutik egin daiteke, kreditu txartel baten zenbakiak edota banku elektronikoa erabiliaz.

 

Nire ordainketa egiteko hemen

Zer da?

Nire Ordainketa On-Line Eusko Administrazioak zure esku jartzen duen Internet bidez ordainketak egiteko tresna bat da. Honen bitartez, ordainketen izapideak Eusko Administraziorako webgunean hasi eta zure ohiko finantza-erakundearen web-ean bukatzeko aukera izango duzu, ordainketaren xedea denaren erreferentzia une oro edukiz (igorlearen deskribapena, ordainagiriaren deskribapena, erakunde igorlea, erreferentzia,identifikazioa, zenbatekoa, etab.)

Informazio trukaketa segurua

Horretarako, Eusko Administraziorako sistemek eta ordainketa egiteko finantza-erakundeen sistemek on-line deritzon moduan informazioa elkarri ematen diote, trukatutako informazio guztia internet-en inork gehiago ez ikusteko moduan lotura seguruak erabiliz.

Elkarren artean trukatutako datuak enkriptatuta doaz kanal seguruen bidez, ordainketarekin zorrozki loturiko datuak izan arren (igorlearen deskribapena, ordainagiriaren deskribapena, erakunde igorlea, erreferentzia, identifikazioa, zenbatekoa, etab.) Ez da inoiz informazio pertsonala trukatzen.

Ordainketa On-Line deritzonaren prozesua finantza-erakundearen web orrian egiten da, hark eskaintzen duen segurtasunaz baliatuz. Eusko Administrazioari bakarrik jakinaraziko zaio ordainketa behar den bezala egin den ala ez.

Oso erabilgarria

Ordainketa Interneterako sarbidea duen edozein ordenagailutik egin ahal izango da. Era berean, Udaletxean ere egin ahal izango da Internet bidezko ordainketa; horretarako, udal-teknikariari kutxazain-txartelaren zenbakia eman beharko zaio.

Kasu horretan, ordainagiria ordaindutzat emango da, eta saihestu egingo dira koadratze-lanak eta udaletxean esku-dirua biltegiratu beharra. Sistema hori oso erabilgarria izango da erakunde Laguntzaileetako bulego batera joan behar gabe ordaindu nahi eta Internet ez duten edo erabiltzen ez dakiten pertsonentzat.